Gaur goizean Amurrioko Udaltzaingoa Landako kalean dagoen eraikin okupatura bertaratu da. Udaltzainek Ertzaintzarekin egin dute eta barruan bizi diren pertsonak kaleratzeari ekin diote. Momentuz, etxegabetze prozesua hasi dela jakinarazi diete, baina ez dituzte bota.
Ertzaintzak azaldu du babes gisa soilik daudela, baina ez dela inolako talkarik sortu. Iturri berak zehaztu du epaile baten agindua egikaritzen ari direla.
Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, kale egoeran zeuden dozena erdi lagun bizi izan dira etxe horretan iazko urte amaieratik. Hala ere, ez dituzte kaleratu oraindik. Antza, desalojo agindua da helarazi dietena, eta hori eramatera joan da polizia.
Ez da eskualdean egoera berean dagoen etxebizitza bakarra. Esaterako, Laudioko Tipularren Etxea ere antzeko atakan dago, bertan bizi direnak kalean geratzeko arriskuan baitaude ere.