Lanera itzuli dira gaur Tubos Reunidoseko langileak, ostiralean greba mugagabea eten ostean. Maderas de Llodioko langileak izan dituzte zain fabrikako sarreran, eta txalo, bengala eta suziri artean egin diete harrera.
Laudioko egur fabrikako langileek 241 egun bete dituzte greba mugagabean. Amurrioko hodi ekoizleek, aldiz, ostiralean eten zuten lanuztea, hartzekodunen konkurtsoak "borroka fase berri bat" irekitzen duela argudiatuta.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte