Datozen egunetan ez da Amurrion aspertzeko aukerarik izango, topera baitator asteburuko egitaraua. Urteroko zitei ekintza berriak batu zaizkie, eta denetarik egongo da herrian: Euskal Jaia, Vermuteke... eta baita monster truck (kamioi munstro) erakustaldia ere.
Refor guneko parkingean aparkatuta daude dagoeneko ibilgailu erraldoiak eta hiru pase egingo dituzte asteburuan zehar: larunbatean 19:00etan eta igandean 12:00tan eta 18:00tan.
3 eta 8 urte bitarteko haurren sarrerek 15 euroko prezioa dute, eta gainontzekoek 20 eurokoa. Salgai daude dagoeneko, hemen.