Etorkizuna Futbol Eskolan hurrengo denboraldirako izena emateko epea, larunbatera arte

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 25a

Laguntasuna da eskolan lantzen duten baloreetako bat. / Etorkizuna

2015tik 2020ra bitartean jaiotzako haurrek eman dezakete izena.

Datorren ikasturtera begira jarri dira dagoeneko Etorkizuna Futbol Eskolako kideak, izen ematea irekita. Interesdunek larunbatera arte (maiatzak 30) izango dute euren burua aurkezteko epea. Horretarako honako telefono honetara deitu beharko dute: 674 731 415 (Aitor Llano).

2015etik 2020ra bitartean jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute ekimenean. “Eskola txikia” direla azaldu dute Etorkizunako kideek, baina nabarmendu dute “familia handi baten moduan” bizi dutela futbola, “gertutasuna, laguntasuna eta talde giro ona” direlako euren “egunerokoaren oinarriak”. Horri lotuta, nabarmendu dute haur guztiek dutela tokia eskolan, “futbolaz gozatzen duen bitartean balioak eta laguntasunak ere lantzen direlako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide