ELA sindikatuak oharra zabaldu du baloratzeko Tubos Reunidoseko administrari konkurtsalak egindako bilerak. Izan ere, Amurrioko lantegiko beharginekin ez ezik, Trapaga eta Langraitz Okakoekin ere batu da eta helburu bera komunikatu du: Enpresa osoaren bideragarritasuna bermatzea.
Gauzak horrela, administrariak, PKF Attest aholkularitzak, lehenestuko ditu konpainia osoan inbertsioak egin nahi dituzten proposamenak, enpresa zatitu ordez.
Zuzendaritzaren azpijokoa
Horrez gain, ELAk azpimarratu du administrari konkurtsalak helburu batzuk adierazten dituen bitartean, zenbait hedabidek kontrakoa transmititzen ari direla eta, langile erakundearen aburuz, hori gertatzen ari da zuzendaritzak sustatzen duelako.
Hain zuzen, sindikatuak uste du zuzendaritza oraindik ere saiatzen ari dela langileak banatzen, aurretik egin duen moduan.
Azkenik, ELAk gogoratu du egungo egoeraren arduradunak zuzendaritza bera, administrazio kontseilua eta akziodunak direla.