Tubos Reunidoseko langileek Madrilera joko dute ekainaren 17an Kongresuko osoko bilkuran parte hartzeko. Zehazki, Podemos alderdiarekin ari dira lantzen Legez Besteko Proposamena eta asmoa da gainerako taldeei emango diete batzeko aukera.
Egitasmoaren bitartez SEPIrekin bilera bat eskatuko dute, baita erakunde horrek duen zorra (150 milioi ingurukoa) akzioak bilakatzea. Antzeko eskaera bideratuko diete hartzekodun pribatuei (BBVA, adibidez) eta zorraren zati bat kentzea edo akzioak bihurtzea iradokiko diete.
Halaber, industria aktiboak bermatuko dituen bideragarritasun plana exijituko dute.
Lanuzterik ez
Madrilen ahalik eta langile gehien joateko sindikatuen asmoa zen ekainaren 17an eta 18an lanuzteak deitzea, baina atzoko bileraren ostean, zeinean enplegua erregulatzeko espedientea eta altzairutegiko itxiera eta logistikako kanporatzea alboratu dituzten, erakundeek adostu dute mobilizazio horiek bertan behera uztea. Soilik ESK-k bozkatu du kontra.
Edonola ere, Langile Batzordeak autobusak antolatuko ditu Kongresura joan nahi dutenentzat.