Kiliki, Errekada eta Xaukena Xauk Amurrioko hemeretzigarren Gazte Egunean

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko ekainaren 10a

Bere bakarkako lehen lana aurkeztuko du Kilikik Amurrioko Gazte Eguneko oholtzan. / Dani Blanco (Argia)

Amurrioko Gazte Asanbladak hemeretzigarren Gazte Eguna antolatuko du larunbatean, "Hari beretik" lemapean. Errekada, Kiliki eta Xaukena Xauk izango dira oholtza gainean.

Amurrioko Gazte Asanbladak, belaunaldien arteko hariari tiraka, XIX. Gazte Eguna antolatuko du larunbatean, "Hari beretik" lemapean. Herriko gazteak elkartu eta aisialdi eredu autogestionatu baten aldeko apustuan berretsiko dira berriro ere.

Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako. Goizeko hamarretatik hasita gazte sortzaileen azoka egingo dute Elexondo pasealekuan eta 11:30ean, aldiz, graffiti txapelketa Juan Urrutia Plazan.

Bazkariko tiketak erosteko azken eguna

Herri bazkaria izango da eguneko beste mugarrietako bat. Juan Urrutia plazan egingo dute hau ere eta bazkalostea laguntzeko bingo musikatua eta "mojitada" prestatu dituzte.

Gaur (ekainak 10) da bazkariko tiketak erosteko azken eguna. Txartelak Txokogorri tabernan eskuratu daitezke 14 euroren truke. Bazkariko tiketekin batera gazte eguneko kamiseta, bingo musikaturako kartoia eta 13:00etan egingo duten poteorako deskontua eskainiko dutela iragarri dute Gazte Asanbladako kideek.

Musika eskaintza

Kontzertuak izango dira XIX. Gazte Eguneko protagonista nagusiak. 22:00etatik hasita Errekada, Kiliki eta Xaukena Xauk igoko dira plazako oholtzara.

Errekada talde amurrioarrak Cuatro Bancos proiektuaren lekukoa hartu du berriki, oraingoan hardcorea ardatz.

Kiliki izango da kartelburua. Beñat Rodrigo Chill Mafia taldeko abeslari ohiak bakarkako bideari ekin dio. 2025ean argitaratu zuen bere bakarkako lehen EPa: Iltze 1.

Jai-giroa luzatzearen ardura Xaukena Xauk bikotearena izango da. Xaukena Xauk-ek eskarmentua dauka Gazte Asanbladak antolatutako kontzertu eta jaiak girotzen. Urtarrilean izan ziren azkenekoz Amurrion, Gaztetxearen XII. urteurrenean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide