UGT eta ELA sindikatuek bost urterako lan hitzarmenaren aurreakordioa sinatu dute gaur Megatech enpresako zuzendaritzarekin eta UGTk berak bertan behera utzi du biharko lanuztearen deialdia.
Berez, langileen esku geratuko da asteartean agiriari babesa ematea edo ez.
LABek komunikazioa zabaldu du jakinarazteko ez duela akordioaren alde egingo, bere ustez atzoko grebak emaitza hobeak merezi zituelako.
Sindikatuko kideek adierazi dute UGTk eta ELAk sinatutako agiria aztertu dutela eta ondorioztatu dute gabezia garrantzitsuak topatu dituztela eta dokumentuak ez duela islatzen batzar informatiboetan proposatu zutena.
Esaterako, gaueko txandetan 30 euroko osagarria 29 eurotan geratu da, kontratu erreleboak 3. taldeko langileetara mugatu dituzte beste multzoetara zabaldu gabe eta behargin guztiek ez dute igoera bera izango, hau da, soldata arrakalak sortuko dira, sindikatu abertzalearen esanetan.
Gauzak horrela, LABen aholkua izan da asteartean kontra bozkatzea.