Musikazaleak biltzeko espazio aurki eskura izatea espero du Amurrioko Udalak

Erredakzioa 2026ko ekainaren 26a

Amurrioko Musikazale Elkarte sortu berriaren eta Udalaren arteko harremanaz mintzatu da Arantzazu Saratxaga Isla zinegotzia, Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean. Musikarien beharrak asetuko dituen espazioa aurki topatzea espero du Saratxagak.

Iragan ekainaren 7an aurkeztu zuten jendaurrean Amurrioko Musikazale Elkartea. "Musikariak elkartu eta musika egiteko toki aproposa lortzea” du helburu honezkero ehundik gora artisten atxikimendua jaso duen taldeak.

Gaiaren inguruan galdetuta, elkarte sortu berriarekin harremana "positiboa" dela azaldu zuen Arantzazu Saratxaga Isla Amurrioko zinegotziak, Aiaraldea Komunikabidearen Azalera podcastean egindako elkarrizketan.

"Burubioko itxiera prozesuan ekin genion Musikazale Elkarteko kideekin bilerak egiteari. Guretzat oso pozgarria da ikustea zer nolako elkartea sortu duten, musikari ezberdinak ari dira batzen", adierazi zuen Islak komunikabidearen platoan.

Honezkero hainbat bilera egin dituztela azaldu zuen zinegotziak, eta musikazaleen beharrei bide emateko laguntzeko prest azaldu zen Udala: "Eraikin desberdinak aztertzen ari dira: zuzenekoak egin ahal izateko espazioa batetik eta entsegu-lokalak bilduko dituen espazio bat bestetik". Hartu-emanaren fruituak aurki jasotzea espero du zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide