Bizitzako etapa ezberdinetako zapalkuntzak salatu dituzte Amurrioko akelarrean

Txabi Alvarado Bañares 2026ko ekainaren 27a

Ehunka lagun bildu ditu Otsemeakek parkean piztutako suaren bueltan. 

Urtero bezala, ehunka lagun erakarri ditu Otsemeakek antolatutako akelarreak. Dantza, musika eta antzerkia baliatu dituzte talde feministako kideek emakumeek bizitzako etapa ezberdinetan pairatzen dituzten zapalkuntzak salatzeko. Modu horretan, hainbat gai jarri dituzte mahai gainean: txikitan esleitutako genero-rolak, sare sozialetako algoritmoen jazarpena, lan munduan sortzen diren arrakalak edota nagusien zaintza lanak, besteak beste. 

Bukatzeko, "faxismoaren gorakadari" aurre egiteko deia luzatu zuten otsemeek, eta elkartasuna helarazi zieten munduko beste txoko batzuetan zapalduak izaten ari diren emakume guztiei. Hala ere, Amurrion bertan jazotako erasoei egin zieten azken aipamena, erasotzaileekiko jarrera konplizeak baztertzeko deia eginez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide