2022ko ekainean ospatu zuten Amurrio Harro ekimenaren lehen edizioa, LGTBIQ+ harrotasunaren nazioarteko egunaren testuinguruan. Ordutik hona urtero antolatu dute ekimena herriko gazte talde baten artean, herrietan ere LGTBIQ+ harrotasuna aldarrikatzeko. Hala egin dute larunbat honetan ere, egun osoko egitaraua prestatuta. Haurrentzako jokoak, elkarretaratzea, herri bazkaria, drag showa eta DJa izan zituzten, besteak beste.
Argazkiak: Amurrio Harro eta Aiaraldea.eus