Arabako Foru Gobernu Kontseiluak bere esku dagoen Nerbioiko Parke Linealaren azkenaurreko lizitazioa egin zuen atzo. Zehazki, 250 metroko zatia Saratxon Tubacexeko lantegiaren sarreran dagoen zubia eta Mesoiak lotzeko.
Lanen helburua da tarte hori oinezkoentzat eta txirrindularientzat egokitzea. Horretarako, bide-zoruak prestatu ez ezik, segurtasuna, irisgarritasuna eta ingurunean behar bezala integratzea ere bermatu behar dute.
Berez, apirilean egin zuen deialdia Foru Aldundiak 284.501,84 euroko muga ezarrita eta Asfaltos y Construcciones Morga S.L konpainiak lortu du esleipena 278.473,10 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).
Tarte hori amaituta, Arabako Foru Aldundiaren esku soilik geratuko da Mesoien eta Urduñako lotura gauzatzea.