Euskal presoen eskubideen aldeko hilabeteko azken ostiraleko mobilizazioa elkartasun sardinada batekin osagarritu zuten atzo amurrioarrek.
Sare Herritarrak mobilizazio ugari iragarri ditu uda eta festa sasoiarekin bat eginez, eta horietara batzeko deia zabaltzeko baliatu zuten atzo Txokogorri Herriko Tabernan burututako ekimena.
Helmuga denak etxera lemapean Amurrion, Laudion eta Orozkon egingo dituzte mobilizazioak datozen hilabetean. Amurrioko hitzordu nagusia abuztuaren 15ean izango da, 20:30ean egingo duten mobilizazioan.