Ilargiak ez ditu Amurrioko jaiak eklipsatu

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 12a

Ehunka lagun batu dira eguzki-eklipse historikoa ikusteko kuadrillek antolatutako kalejirara. 

Eguzki-eklipseak nabarmen baldintzatu ditu Amurrioko Jaien lehen minutuak, baina onerako. Ehunka lagun batu dira kuadrillek antolatutako kalejirara. Urtero egiten dute ekimen hori, baina aurten ibilbidea moldatu dute, arratsaldeko zortzietarako eguzkia ondo ikusten zen toki batera iristeko. Modu horretan, lagun ugarik izan dute parranda fenomeno astronomikoaren behaketarekin uztartzeko, Zaprist elektrotxarangaren erritmora. 

Amurrion soilik ez, Aiaran ere antolatu dute eklipsea herritar guztiak elkarrekin ikusteko ekimena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide