Abuztuaren 15a normalean ez da izaten Amurrioko Jaietako egunik potenteena, baina aurten larunbata izan da eta, horregatik, ahalegin berezia egin dute gaua luzatzeko, bi kontzerturekin.
Txapela Brava izan zen atzo gauean Juan Urrutia plazako oholtzara igotzen lehena. Aiaraldeko taldeak rantxeren bidez berotu zuen giroa, Benito Kamelasi paso eman baino lehen. Valentziako boskoteak rockzale ugari bildu zituen, ereserki bilakatutako kantuak abesteko prest.
Bihar amaituko dira Amurrioko Jaiak. Hemen kontsultatu daiteke egitarau osoa.