Arrastariako erronka, herriak batzeko aitzakia

Txabi Alvarado Bañares 2026ko abuztuaren 27a

Delikako jaietan egin zuten Arrastaria Erronka iragan ekainean. / Aiaraldea.eus

Duela urtebete ekin zioten Arrastariako jai ezberdinetan probak egiteari, lau herrietako adin anitzetako bizilagunak batzeko helburuarekin.

Lau herrik osatzen dute Arrastaria eta, ondorioz, lau jai ditu markatuta bere egutegian. Apirilean dira Artomañakoak, ekainaren amaieran Delikakoak, uztailaren erdialdean Tertangakoak eta abuztuaren amaieran Aloriakoak. Festa bakoitzak bere antolakuntza eta dinamika propioa dauka, baina iaztik badago guztiak lotzen dituen jarduera bat: Arrastariako erronka.

Iazko Artomañako jaietan sortu zen ideia. “Herri bazkariaren ostean gazteen artean hasi ziren esaten erronka bat egin zitekeela herrien artean. Pentsatzen genuen ideia bertan geratuko zela, baina ez”, azaldu du Nerea Telleria tertangarrak. Delikako jaietan egin zuten lehen edizioa. Txingak, sokatira, bola-arrastea, sako lasterketa… hainbat motatako probak egiten dituzte, horietako asko herri kiroletan inspiratuak, baina bestelako trebetasunak albo batera utzi gabe: txapela jaurtiketa, iltze-sarketa, puzzle osatzea edota Arrastariari buruzko ezagutza jolasak, besteak beste. Izan ere, aniztasuna da nagusi herrietako taldeetan. “Deia egiten dugun eta ahal duena bertaratzen da. Adin guztietako jendeak parte hartu du, sei urtetatik 72 urtera”.

Delikan Delikakoek irabazi zuten iaz, Alorian ere. Artomañan, aldiz, berdinketa egon zen apirilean, eta aurtengo Delikako jaietan Aloriakoak nagusitu dira. Dena den, berdin du, ez baitute sailkapen orokorrik eramaten, helburua beste bat delako: herriak batzea. Eta lortu dutela dirudi. “Erronka egiten denean herri guztietako jendea bertaratzen da ikustera, eta polita da”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide