Zaraobe Saskibaloi Taldeko aurkezpen jaia eskualdeko alkateek eta Arabako Foru Aldundiak babestuko dute larunbatean

Aitor Aspuru Saez

Zaraobe Saskibaloi Taldeko aurreko denboraldiko seniorrak.

Denboraldi hasiera indartsua egingo du saskibaloi klubak, eta berdintasuna zein Txakolinaren Ibilbidea sustatzeko erakunde publikoen babesa jasoko du larunbatean.

Irailarekin batera badator ere kirol federatuen denboraldi hasiera eta Zaraobe Saskibaloi Taldeak lehiaketen abiapuntua jai erraldoia bilakatu nahi du. Horretarako egun osoko egitaraua prestatu du larunbatean Bañuetako inguruetan:

10:00etan kadeteen partidarekin ekingo diote eta 12:00etan klubeko taldeen aurkezpena izango da. Ekitaldi horretan eskualdeko ia alkate guztiek parte hartuko dute: Amurriokoak, Laudiokoak, Aiarakoak, Okondokoak, Urduñakoak eta Orozkoak barne Artziniegakoak ez daki aukera izango duen bertaratzeko, jaiak baitira hiribilduan).

Horrez gain, Euskadiko Saskibaloi Federazioko presidente Luis María Sautu, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko foru diputatu Cristina González eta Aiaraldeko Kuadrillako presidente Iñigo Pinedo Vadillo ere batuko dira.

Berdintasuna eta turismoa

Ordezkari publikoen presentziak helburu anitza izango du. Izan ere, udan bertan jakinarazi zuen saskibaloi klubak akordioa lortu duela berdintasuna -jokalari gehienak emakumezkoak dira- eta Aiaraldeko Txakolin Ibilbidea sustatzeko.

Klubeko lehen presidentea

Egungo presidentearekin batera, tartea egingo diote Marcos Marotori ere, elkarteak izan zuen lehenengo presidente izan baitzen.

Gauzak horrela, ekitaldia eguerdian hasi eta 14:00ak arte luzatuko da. Gero mokadua eskainiko dute Basarten.

Arratsaldean pintxoak dastatzeko eta musika entzuteko parada egongo da. 16:30ean mutilen senior B taldeak Ugeraga Sopelanarekin jokatuko du eta 18:45ean A taldearen ordua helduko da, Urgatziren aurka. 

Azkenik, barbakoa musikatuarekin itxiko dute eguna 20:30etik aurrera eta tiketak erosteko azken eguna bihar izango da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide