Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren aurka Amurrion agertutako margoketak salatu dituzte Udalak eta Esan sindikatuak

Txabi Alvarado Bañares

Landako kalean agertutako margoketa. / Amurrioko Udala

Basarteko futbol zelaian eta Landako kalean agertu dira margoketak. 

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren aurkako margoketak agertu dira Amurrion, eta hori salatzeko komunikatuak plazaratu dituzte Amurrioko Udalak zein Esan sindikatuak. Tokiko erakundeak nabarmendu du "errespetuan, elkarrizketan eta tolerantzian oinarritutako bizikidetzaren aldeko apustua" egiten jarraituko duela. 

Sindikatu polizialak, bere aldetik, "totalitario" gisa sailkatu ditu margoketak, eta berehala kentzea eta gertatutakoa ikertzea eskatu du. Horrez gain gaitzezpen "ozen eta argia" eskatu die erakunde eta arduradun politikoei.

Basarteko futbol zelaian eta Landako kalean agertu dira margoketak. Lehenak Ertzaintzari egiten dio erreferentzia, eta ez da antzeko testuinguruan egiten den lehena. Bigarrenak, aldiz, "Udaltzainak hiltzaileak" eta "Justizia Anderrentzat" dio, erreferentzia eginez Santurtzin ekainean bertako poliziak eginiko esku hartzean hildako Ander Saenz gaztearen kasuari.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide