Tubos Reunidosek hainbat tona hodi saldu zizkion Israel Military Industries konpainiari, Israeli armak saltzeari ez kanpainak plazaratutako ikerketa baten arabera. IMI Systems izenarekin da ezaguna enpresa israeldar hori. Armak fabrikatzen ditu eta Israelgo armada da bere bezero nagusiena.
Palestinian Youth Movement nazioarteko erakundeak bildutako ontziratze datuak baliatu dituzte ikerketan, informazio hori "aduana-informazio publikoarekin kontrastatuz" eta bidalketen ezaugarrien (pisua, balio ekonomikoa, datak, jatorria eta helmuga) eta jasotze-datuen arteko korrelazioa egiaztatuz.
Modu horretan ondorioztatu dute Tubos Reunidosen 19 tona hodiko enkargu bat bidali zutela 2024ko otsailean Israelgo Ashdod portura, Sidenorren altzairuzko 199.018 barra kilorekin batera.
Zehaztu dutenez, merkataritza-enpresaren katalogoan eta aduana-informazioan jasotako helbide fiskalean ere oinarritu dira Tubos Reunidos enpresa susmagarri gisa identifikatzeko.
Ikerketaren zati batean kalkulatzen da sei bidalketa izan direla guztira, 134 hodi tonara iritsita.
Dena den, ohartarazi dute operazioaren dimentsioa askoz handiagoa dela, ikerketaren zati batean kalkulatzen delako sei bidalketa izan direla guztira, 134 hodi tonara iritsita. Aipatzen dutenez, ekainaren 2025ean gelditu ziren bidalketa horiek, Sidenorrek Israelekin zituen negozioen kasua argitara atera zen hilabete berean.
Ikerketa Espainiako estatuko beste enpresa bat ere jo du sumagarritzat: Erzia Technologies kantabriarra. Antza, konpainia horrek 800.000 eurotan baloratutako mikrouhin anplifikagailuak saldu zizkion Elbit Systems Electronic Warfare and Signals Intelligence enpresari.
Israeli armak saltzeari ez kanpainako kideek nabarmendu dute enpresa horien jardunak ondorio penalak izan ahalko lituzkeela, Entzuegi Nazionalak Sidenor eta Maersk konpainien aurka abiatutako auzietan bezala.
600 bat gobernuz kanpoko erakundek, sindikatuk eta gizarte-eragilek osatzen dute Israeli armak saltzeari ez kanpaina, Espainiako Estatuko RESCOP sareak bultzatuta.