Kevin Iglesiasek Tximu Filmak zinema ekoiztetxea sortu du eta jadanik sei proiektu dituzte

Aitor Aspuru Saez

Kevin Iglesias (ezkerrean) Amurrion grabatutako film batean. / Aiaraldea.eus

Ekoizle amurrioarraren proiektuaren egoitza herrian bertan dago eta euskarazko filmeen alde egingo dute, besteak beste.

Gero eta gehiago loratzen den zinema industriak ekoiztetxe proiektu berria dauka Amurrion kokatuta. Horretarako Kevin Iglesias amurriorrak Nestor Lopez eta Pilar Sanchorekin bat egin du (Filmakers Monkeys ekimeneko kideak) Tximu Filmaken.

Gogoratu beharra dago zinema irakaslea izan ez ezik, euskal zinemako proiektu garrantzitsuetan ere parte hartu duela Iglesiasek (Jone batzuetan eta Sacamantecas) eta ekoiztetxe berriarekin sei proiektu dituzte esku artean: Nestor Lopezen Canina dokumentala eta Morder a un perro fikziozko pelikula, Principiantes filma eta Los perros, Fele Martinez antzezlearen opera prima.

Iglesiasen egitasmoaren helburuetako bat bada euskarazko ekoizpenak aurrera ateratzea. Bide horretan, Aitzol Saratxagaren Ehiza thrillera izango da lehen urratsa.

Horrez gain, Conej Goi-Goian animaziozko pelikula egingo dute. Beste dokumental bat ekoiztea ere aurreikusi dute, 24 mentiras por segundo, Javier Horcajadarena. 

Sinergiak baztertu gabe Arabako Foru Aldundiaren ikus-entzunezko hubarekin

Tximu Filmak ekoiztetxeak landu nahi duen zinema aske eta anitza Amurrion kokatzeko hautua ez da ausazkoa. Izan ere, Arabako Foru Aldundiak ikus-entzunezko hub-a Maskuribai poligonoan kokatzeko proiektua dauka eta Kevin Iglesiasek Aiaraldea Komunikabideari azaldu dionez, ez du baztertzen elkarlan aukerak abiatzea egitasmo publikoarekin, bai ekoizle zein irakasle gisa, tokiko zinema industria elkar-elikatzeko eta sendotzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide