Cadizen jaioa, 18 urte zituela iritsi zen Amurriora Jose Lusi Lorente Rosado Joselu. Lan bila egin zuen Andaluziatik alde, eta kasualitate hutsez jaitsi zen Amurrioko tren geltokian. Ordutik, ekarpen nekaezina egin zuen herriko hainbat elkartetan zein Ezker Abertzalearen baitan.
Abuztuan zendu zen Joselu eta atzo omenaldia eskaini zioten Txokogorri Elkarteak, Herriarenak kuadrillak eta Joseluren lagunek. Joseluren omenezeko plaka jarri zuten Larrabe auzoan ohiko atsedenlekua zuen bankuan, eta, jarraian, ekitaldia egin zuten andaluziarrak herriari eskainitako guztia aldarrikatzeko.
Argazkiak: Aimar Gurtierrez Bidarte