Iturri sindikalek zabaldu dutenez, Green Industry Machines & Materials konpainiak adierazi die Amurrio eta Trapagarango Tubos Reunidoseko enpresa batzordei bilera bat egin nahi duela bere industria proiektua azaltzeko. Momentuz ez dute datarik zehaztu horretarako.
Halaber, bideragarritasunari buruzko honako puntu hauek ere landu nahi dituzte: jarduera, lehiakortasuna, lanaren antolaketa, produktibitatea eta kostuen egonkortasuna.
Momentuz, Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariekin harremanetan jarri den interesdun bakarra da hau, eta gaur gaurkoz ez dute administrari konkurtsalak hautatutako beste lau enpresei buruzko berririk.
Konpainia Cap Capital inbertsio funtsaren barruan dago, iturri sindikalek eurek aipatu dutenez. Funtsak Europako industria indartzera bideratzen du bere jarduera eta horretarako gainbeheran dauden proiektu ekonomikoak erosten ditu ahalik eta gehien zukutzeko eta bultzatzeko.
Energian, telekomunikazioetan, azpiegituretan, adimen artifizialean, aeronautikan eta armagintzan zentratzen ditu bere operazioak taldeak.
Tubos Reunidosen kronologiaren barruan, albistea azaleratu da atzo SEPIren jarrerak sortzen duen egoera kritikoa protagonista izan ondoren. Horren harira, Amurrioko alkateak berak bideoa zabaldu du SEPIk bestelako jarrera har dezan Tubos Reunidosen zorra dela eta:
Ver esta publicación en Instagram