Tubos Reunidos

Azaroko soldata eta Gabonetako ordainsaria kobratuko dituztela ziurtatu diete Amurrioko Tubos Reunidoseko langileei

Aitor Aspuru Saez

Tubos Reunidoseko langileen mobilizazio baten irudia. / Aiaraldea.eus

Gaur bilera egin dute Amurrioko lantegiko arduradunekin eta hurrengo astean administrariarekin elkartuko dira sindikatuak.

Gaur 2027ko egutegia eman die Amurrioko zuzendaritzak Tubos Reunidoseko sindikatuei eta ez dute txanda murrizketarik aurreikusi, ekoizpen gaitasun handiena prestatzen ari baitira. Azpiegitura nagusiak lau txandatan arituko dira, baita asteburuetan ere.

Sindikatuek eurek berretsi dute lan erritmo handietan ari direla azkenaldian eta Ameriketako Estatu Batuetatik heldutako eskarien ondorio dela hori. 

Egutegiak lantzeko bilerak balio izan die sindikatuei jakiteko azaroko soldata eta Gabonetako ordainsaria jasoko dutela.

Administrari konkurtsalarekin bilera

Hurrengo astean, gainera, administrari konkurtsalarekin batuko da Langile Batzordea, abenduaren 2an, 12:00etan Amurrion. Aurretik Trapagan eta gero Langraitz Okan izango dira bilerak.

Langraitz Okan ordainketarik ez

ESK sindikatuak salatu du Amurrion eta Trapagan kobratuko duten bitartean, Langraitz Okan ez dutela egingo. Dirudienez, administrariak argudiatu du ezin direla Amurrioko eta Trapagako bitarteko ekonomikoak baliatu horretarako, baina langile erakundea oso kritikoa izan da eta azpimarratu du estrategia baten ondorioa izan daitekela; Langraitz Okako langileek euren postuak utz ditzaten boluntarioki eta, bestetik, diru sarrerak bermatzeko epe laburrean Amurrioko ekoizpenarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide