Lehen postua erdietsi du Garazi Larrakoetxeak Altuera jauziko Euskadiko Txapelketan, Durangon. 1.79 metroko saltoa egitea lortu zuen kirolari arakaldoarrak, eta oso pozik dago lortutako markarekin. “Denbora nenbilen 1,80ra hurbildu nahian”, adierazi du, “denboraldi honetan nahiko txapelketa dauzkagu oraindik eta ea hobetzea lortzen dudan.
Espainiako Txapelketara joango da Larrakoetxea hemendik bi astera, Euskal Selekezioarekin. Abuztu amaieran, aldiz, Espainiako Txapelketa absolutuan parte hartuko du. “Lehenengo bosten artean gelditzen saiatzea izango da nire helburua bi norgehiagoketan”.
Otsailean eginiko pista estalitako Espainiako txapelketan bosgarren geratu zen arakaldoarra, 1,75 metroko altuera saltatuta.
