Garazi Larrakoetxeak beste domina bat eskegi zuen bere lepoan larunbatean, Euskadiko Pista Estaliko Atletismo Txapelketan. Arakaldoko gaztea onena izan zen eta urrezko saria lortu zuen.
Kirolariak azaldu du pozik dagoela pista konplikatua zelako. Izan ere, Larrakoetxeak 1,64 metroko marka erdietsi zuen, baina berak azaldu duen moduan: "Iazko ekainean 1,79 metrokoa lortu nuen".
Gauzak horrela, atletak adierazi du astebeteko atsedenaldia hartuko duela eta berehala hasiko dela aire libreko txapelketa prestatzen.
_content.jpeg)