Euzko Alderdi Jeltzaleak zerrenda aurkeztu du Arakaldoko udal hauteskundeetarako. Humberto Perea Añibarro zeberioarra da alkategaia. Bi legegintzaldiz izan zen Zeberioko alkate, 2003 eta 2011 urteen artean. Aurretik bertako zinegotzia izana zen eta egun Loterías y Apuestas del Estado enpresa publikoak Bizkaian duen ordezkaritzaren Bizkaiko kudeatzailea da.
Hau da EAJk Arakaldon aurkeztu duen zerrenda:
1. HUMBERTO PEREA AÑIBARRO.
2. ARANTZAZU ATUTXA LEJARRETA.
3. ESTIBALITZ MINGUEZ MANZARBEITIA.
4. ALEX PELAEZ ASTORKIZA.
Horrez gain, esan bezala, PSE-Ek eta Arakaldoko Taldea izeneko herritar plataformak ere aurkeztu dituzte zerrendak. Hauek dira Arakaldoko Taldearen hautagaiak:
1. SONIA HIDALGO CARRASCOSA.
2. JOSE ANTONIO DIAZ MARTINEZ.
3. AITOR RODRIGUEZ NAVEIRA.
4. ANIBAL GALAN RUIZ.
5. AITOR CASCALLANA CORADA.
Azkenik, PSE-EErena hurrengoa da:
1. MONICA ALBERCA JIMENEZ
2. JAVIER CARRETERO GONZALEZ
3. ELEUTERIA SAN JOSE MARCOS
4. LUIS FLORENCIO MIR SOLIS
5. ADRIANA TEJADA CUADRADO