Arakaldoko umeak izango dira jaietako pregoilariak

Aitor Aspuru Saez 2025eko uztailaren 16a

Herriko haurrak iazko jaietako bazkaria. / Aiaraldea.eus

20:00etan izango da ekitaldia, txupinazoarekin batera.

Arakaldoko Jai Batzordeak proposamen bitxia egin du: aurtengo pregoilariak herriko umeak izatea. Haurrek eskaintza onartu dute, baina oraindik ez dago argi nola islatuko den aitortza. Izan ere, ez dakite eurek hartuko duten hitza edo zein eredu jarraituko duten.

Modu batean edo bestean, ostiralean 20:00etan ikusiko da herriko gazteenak protagonista izango direla ospakizunetan. "Duela bi urte herriko kirolariak izan ziren pregoia irakurtzeko ardura izan zutenak eta iaz Miren Gaztañaga antzezlea. Aurten umeei proposatu diegu eta pozik hartu dute ideia", azaldu dio batzordeko kide batek Aiaraldea Komunikabideari.

Berez, jaiak hiru egunekoak izango dira, ostiraletik igandera luzatuta. Ostiralean goizeko jarduerak egongo dira, 11:30ean kalejira egingo baitute, eta 12:00etan meza, baina ekintza gehienak, hain zuzen, txupinazoaren eskutik helduko dira, 20:00etatik aurrera.

20:15ean txorizo eta odoloste jana antolatuko dute, 20:30ean Antxon Magoaren ikuskizunak hartuko du plaza eta gero, 23:00ak arte, Zutik erromeriak girotuko du festa. Azkenik, 23:30ean, Xaiborrek alaituko du gaua.

Hiru eguneko egitarauak adin guztiak hartu ditu aintzat ekintzak eskaintzeko orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide