Abenduaren 26an ADOS Plataformak batzarra deitu zuen. Hitzordua Gizarte-Etxean izan zen. Bertan, lehenik eta behin, egindakoaren eta emaitzen balorazioa egin zen. Balorazioa oso positiboa izan zen; bai adin eta ideologia ezberdinetako pertsonek parte hartu zutelako taldean, lanean, mahaian, eta abar, eta bestalde, Herri Kontsulta berari dagokionez; Azaroaren 2an parte-hartze handia izan zelako, baita giro ona ere, alaia eta istilurik gabekoa. Aipagarria ere, bezperan Zollon eta Atxetan izan zen giro aparta.
Bileraren bigarren puntuan aurrerantzean egingo denari buruz aritu ziren. Esparru ekonomikoan geratzen den diruarekin zer egin komentatu zen, eta beste gauza batzuen artean Lazkaora joateko bidaia ordainduko da; hau da, Lazkaon Benediktoek duten Artxibora eramango dira Herri kontsultarako egindako idazki ezberdinak, kartelak, gutunak, pegatinak...etab. Soberan geratzen den dirua Gure esku dago ekimenari emango zaio.
Azkenik, ADOS Plataforma desegitearen erabakia azaldu zuten. Sorreran ipinitako helburua bete ondoren eta Gure esku dagok dituen ekimenetan parte hartzeko gonbidapena egin zen.
Asanbladari bukaerari emateko, argazki muntaiaz eta luntxaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek giro onean.