Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko herri-kontsulta Arrankudiaga-Zollon

Erredakzioa 2014ko ira. 11a, 14:39

Azaroaren 2rako jarri du zita “A2 Ados” plataformak. Euskal estatu burujabe bateko herritar izan nahi duten bozkatuko dute Arrankudiaga-Zolloko herritarrek Etxarri-Aranatzen egin zen herri kontsultari lekukoa hartuz.   

[video:https://vimeo.com/105865830]

“Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?”. Galdera horri bozka bidez erantzuteko aukera izango dute Arrankudiaga-Zolloko herritarrek datorren azaroaren 2an, A2 Ados plataforma sortu berriak antolatuko duen herri kontsultan.

Azaroaren 2rako jarri du zita “A2 Ados” plataformak. Euskal estatu burujabe bateko herritar izan nahi duten bozkatuko dute Arrankudiaga-Zolloko herritarrek Etxarri-Aranatzen egin zen herri kontsultari lekukoa hartuz.   

[video:https://vimeo.com/105865830]

“Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?”. Galdera horri bozka bidez erantzuteko aukera izango dute Arrankudiaga-Zolloko herritarrek datorren azaroaren 2an, A2 Ados plataforma sortu berriak antolatuko duen herri kontsultan.

Herri galdeketa deitzearen ideia “modu naturalean” sortu zela azaldu Joseba Martin plataformako kideak. Hamar urtez EAJren partez Arrankudiaga-Zolloko alkate izandako Jose Aspiazuren laguna da Martin, eta biak elkarrekin Katalunia zein Eskoziako autodeterminazio prozesuez hitz egiten zeudela bururatu zitzaien kontsultaren ideia.

Hurrengo pausoa egitasmoa martxan jartzeko herriko jende gehiago lotzea izan zen. “Jendea berehala animatu zen parte hartzera”, azaldu du Martinek, “nahiko prozesu herrikoia izan da”. Horretaz gain, Gure esku dago dinamikak izandako eragina ere aipatu du A2 Ados plataformako kideak, “herrian ilusio berezi bat sortu zen ekimen horrekin. Giza katera joateko hiru bus bete ziren, eta hori ez da marka makala gurearen moduko herri txiki batentzat”.

Parte-hartzea, “erlatiboa”
Prozesuan parte hartzera animatu ziren herritarrak Gizarte Etxean biltzen hasi ziren. Etxarri-Aranatzeko herri kontsulta antolatu zuten herritarrekin kontaktuan jarri ziren, eta Andra Mariko jaietan eman zuten plataformaren eta kontsultaren berri. Azaroaren 2an egingo den bozketaren harira, Martinek azpimarratu du plataformatik ez dutela ez baiezkoa, ez ezezkoa ezta boto zuria bultzatuko. Herri kontsultan zenbat herritarrek parte hartzea espero duten galdetuta, Martinek azaldu du parte hartzearen kontua “erlatiboa” dela. Konstituzio Espainiarraren bozketak Arrankudiagan izan zuen emaitza jarri du horren adibidetzat: Erroldaren %37a baino ez zen bozkatzera joan, eta berdinketa eman zen baiezkoaren eta ezezkoaren artean: 109 bozka aukera bakoitzak.

“Guretzat garrantzitsuena ez da zenbat jendek parte hartzen duen kontsultan, erabakitzeko eskubidea Arrankudiaga-Zolloko herritarren eskuetan jartzea da gure helburua. Bozkatzeko prest herritar bakar bat baino ez balitz egongo ere, boto emate hori posible egitearen ideia oso interesgarria irudituko litzaiguke”.

“Ziur gaude gurea ez dela azken galdeketa izango”
Lan guztia azaroaren 2ko zitara bideratua duten arren, A2-eko kideek badakite egun horretan ez dela ezer bukatuko: “Arrankudiaga-Zollo ez da halako herri kontsulta bat martxan jarriko duen azken herria izango”. Horregatik, prest azaldu dira Arrankudiaga-Zolloko esperientzia antzeko ekimenak martxan jarri nahiko lituzketen beste herriekin konpartitzeko. Horretaz gain, erabakitzeko eskubidearen aldeko jardunean aritzen jarraituko dutela ziurtatu du Martinek, “maila nazionalean ekimenak planteatzen badira gu ere han egongo gara”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide