"Hiruhileko feminista" antolatu dute aurrenekoz

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko urr. 27a, 07:24

Jardunaldiak iragartzeko baliatu duten irudia.

Hilero feminismoari lotutako saio bat egingo dute Arrankudiaga-Zollon.

"Hiruhileko feminista" aurkeztu du Arrankudiaga eta Zolloko Udalak. Hiru tailerrek osatzen dute egitasmoa, eta elkarlanean antolatu dute. Hain zuzen, Arrankudiaga eta Zolloko Emakume Sarea eta Kallerak egin dute bat ekimenarekin.

"Feminismoaren oinarriei" buruzko ikastaro mistoa
Urriaren 27an, ostiralean hasiko da eskola. Lehen ikasgaia "Feminismoaren oinarria" izango da, bi orduko tailerra. 19:30ean hasiko da tailerra Udaltalde aretoan. Nabarmendu dutenez, aste honetakoa da jarduera misto bakarra; hau da, emakume, gizon zein transei bideratua.

Autodefentsa feminista
Azaroaren 5ean "Autodefentsa feminista" ikastaroa eskainiko dute, zortzi ordukoa. 9:30ean elkartuko dira emakume partaideak Gizarte Etxean. Antolatzaileen esanetan, mugatua da partaide kopurua; eta, hortaz, Gizarte Etxean eman beharko da izena. Mamiari dagokionez, bitan banatuko dute saioa, eta bertan bazkaltzeko aukera egongo da.

"Mi suelo pélvico" liburua
Abenduaren 15ean, berriz, "Mi suelo pélvico" liburuaren egilearekin mahaingurua egingo dute Zollon, 19:30ean bolatokian. Distantzia oztopo ez izateko, Zollora bertaratzeko erraztasunak bilatuko dituzte, kotxeak konpartitzea kasu. Joan-etorria elkarrekin egiteko asmoa dutenak Udalarekin jarri beharko dira harremanetan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide