Arrankudiaga-Zolloko Udala saritu dute %100 birziklatutako zelulosa ekonaturala erabiltzeagatik. “Guztion Artean Eginez” foroan jaso zuen tokiko erakundeak saria. Eragile hori 2015. urtean sortu zen erakundeen ardura soziala sustatzeko.
Foroko kideek azaldu dutenez, zelulosa ekonaturala “pasta purua” da, “ez du produktu kimikorik eta horregatik ez du ingurugiroa kaltetzen”.
12 zuhaitz salbatzen lagundu
Material hori kontsumituta udalak naturari onura nabarmena egin dio, ziurtatu dutenez: “kartoizko 27.398 ontzi berreskuratzen lagundu du, tamaina ertaineko 12 zuhaitz salbatzen eta atmosferara 716.5 kilo CO2 isurtzea ekiditen”.