Memoria historikoaren berreskurapenak ez du etenik. Hainbat lubaki topatu berri dute Albizarri eta Goikogane artean. Horrez gain, lau metrailadore-kabi aurkitu dituzte; bi Albitzarrin eta beste biak Madalenako aterpetik hurbil. Lubakiak Altzagako mendi-hegaletik jaisten dira Betunerrekara.
Zonalde horretako arrastoak “oso egoera onean” daudela azpimarratu dute Txomin Egiluzek, Edurne Ellakuriak eta Markel Iturrizarrek.