Amaitu dira Arrankudiagako herriko plazako jolas-gunea estaltzeko obrak. 63.000 euroko aurrekontua bideratu dute lan horietara. Hala ere, egitasmoaren kostu guztia ez da udalaren esku geratu, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso baitu tokiko erakundeak, 24.000 eurokoa, hain zuzen.