Asteazkenean -urtarrilak 31- bildu zen Arrankudiagako Andra Mari Jaiak antolatzen dituen batzordea.
13 lagun bertaratu ziren bilerara, eta ospakizuna aurten noiztik nora luzatuko den adostu zuten. Gauzak hala, abuztuaren 14an hasiko dira festak, Bezpera-Marmitako Egunarekin. 15ean Andra Mari Eguna izango da, 18an Umeen Eguna, 19an Kofradiarena eta 20an, aldiz, Berakatz Eguna.

Modu horretan, “data tradizionaletara” itzuliko dira jaiak, duela bi urte arte baliatzen ziren horietara. 2016an hartu zuten antolatzaileek jai-egunak bateratzeko apustua, ordura arteko egutegia aldatuta: “Jai Batzordean herritar batek egin zuen proposamena eta ondo ikusi genuen”.
Erabakiak, baina, polemika sortu zuen herriko sektore batzuen artean, herritar batzuk datak mantentzearen alde zeudelako.
Hala ere, antolatzaileek azaldu dute behin-behinekoa dela data tradizionaletara itzultzearen erabakia: “Aurten data horiek egokiagoak direlako egin dugu hautua”.
Iazko jaiek utzitakoak, hemen ikusgai: