Bilera irekia egingo dute gaur Arrankudiaga-Zolloko Txondorra Gaztetxean, arratsaldeko seietan. Gueñes eta Itsaso arteko goi-tentsioko linearen aurka antolatzen hastea da zitaren xedea. Uda ostean hasiko dira proiektu hori gauzatzeko obrak, eta Ganekogortako ingurune babestutik igaroko da linea.
“Ondare historikoa arriskuan”
Gueñes-Itsaso autopista elektrikoaren kontrako koordinadorak deitu du bilera, eta Arrankudiaga-Zolloko bizilagunei zein udaleko ordezkariei luzatu die bertan parte hartzeko gonbita. Linea “etxeen ondotik” igaroko dela eta “ondare historikoa arrikuan” dagoela azpimarratu dute.
