“PNV torturatzaile” zioen pintaketa bat agertu zen atzo Arrankudiaga-Zolloko batzokian. EAJk salatu du beste hainbat tokitan ere antzeko erasoak egon direla: Gasteizen, Bilbon, Arrigorriagan, Ugaon eta Mungian.
Ezker Abertzaleari eta “presoen eskubide legitimoen defentsan ari diren kolektiboei” zuzendu dira jeltzaleak: “eskatzen diegu sabotaje horien egileak gaitzetsi ditzatela eta berehala halako jarduerak bertan behera uztea exiji diezaietela”.
Ezker Abertzaleari eta presoen eskubide legitimoen defentsan ari diren kolektiboei eskatzen diegu sabotaje horien egileak gaitzetsi ditzatela eta berehala halako jarduerak bertan behera uztea exiji diezaietela. https://t.co/9GCsqvXPY7 pic.twitter.com/HZD8FXvnFS
— EAJ-PNV (@eajpnv) 2018(e)ko otsailak 13