Euskal dantzak ikasteko parada eskainiko du Arrankudiaga eta Zolloko Gazte Asanbladak. Apirileko astelehenak aukeratu dituzte hitzordua jartzeko. 18:30etik 19:30era izango dira ikastaroak, Txondorra gaztetxean. Gaur -apirilak 3- hasiko dituzte saioak, eta 9an, 18an, 23an eta 30ean izango dira hurrengo saioak. Jarduera doakoa da, eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Apirileko egitaraua
Dantzatzeko ordea, ez da hori izango aukera bakarra. Izan ere, kontzertuen gaua prestatu dute apirilaren 13rako. Astarte eta Disaster Now taldeak oholtzaratuko dira gaztetxean. "22:00etan hasiko da musika emanaldia, eta 02:30ak arte egongo da musika", azaldu dute hedabidera bidalitako oharrean. Horrez gain, afari eskaintza ere izango dela aurreratu dute.
Igandean, aldiz, zinemari egingo diote tartea, Disneyren "Coco" filma proiektatuko baitute 18:00etan.
Auzolanean atondu zuten Txondorra gaztetxea Gazte Asanbladako kideek duela 2 urte. Geroztik, hainbat jarduera antolatu dituzte bertan.