Bihar greba egitera deitu dituzte Atxetako Dia supermerkatuko langileak

Erredakzioa 2018ko api. 12a, 12:35

Abenduan bi egun egon ziren greban Dia supermerkatuetako langileak. / Ecuador Etxea

Bizkaia osoan egingo da greba, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

Bihar greba egitera deituak daude Atxetako Dia supermerkatuko langileak. Bizkaia osora zabalduko da ekimena, sindikatuetako ordezkariek azaldu dutenez.

Iaz bi greba egun egin zituzten supermerkatu-katean baina, langileen ordezkarien aburuz, ez ziren aski izan enpresako zuzendaritzak “gatazka konpontzeko neurri egokiak” abian jartzera bultzatzeko.

Hainbat dira langileen aldarrikapenak. Alde batetik, “etengabeko ordutegi aldaketekin” amaitzea eskatu dute, ez dutelako “bizitzarekin kontziliatzeko” balio. Horrez gain, “miseriazko soldatak” jasotzen dituztela salatu dute, “Bizkaiko lan-hitzarmenean zehaztutakoa baino baxuagoak”.

“Lanpostuen-suntsiketak” bere horretan jarraitzen duela jakinarazi dute sindikatuek. “Bajak, opor-egunak eta lanorduen murrizketak daudenean ez dira langile gehiago kontratatzen. Hori dela eta, oso lan-erritmo altuak pairatzen ditugu eta gure osasunean eragin zuzena du horrek”.

Langile gutxi daudenez, supermerkatu batetik bestera “etengabe” eta “aurretik abisatu gabe” mugitzen dituzte, langileek salatu dutenez. “Horrek eragin handia du gure eguneroko bizitzan”.

Horrez gain, lan-tresnak baldintza txarretan daudela gaineratu dute. “Gure bizitza arriskuan jartzen dute egunero”. Era berean, jakinarazi dute zuzendaritzak ez dituela aparteko lanorduetako asko aitortzen. “Gure exijentzia argia da: langile gehiago, osasun gehiago eta lan-baldintza hobeak”.

Mobilizazioa Barakaldon
Barakaldo izan da grebaren epizentroa, Diaren saltoki gehien dituen udalerria delako. Prentsaurrekoa egingo dute 10:30ean Bide Onera plazan. Mobilizazioa egingo dute gero, saltokietan pikete informatiboa egiten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide