Herritar baten salaketaren ondorioz topatu ditu Ertzaintzak 600 landare inguru Arrankudiagako landa eremuan. Antza, 320 hazten ari ziren eta beste horrenbeste lehortze prozesuan zeuden. Poliziak adierazi du landaketa leku ezkutuan zegoela eta ale moztuak, aldiz, etxola batean.
Segurtasun Sailak jakinarazi du, operazioa abiatu eta gero, gaur goizean atxilotu dituela bi gizonezko. Printzipioz, bi lagun horien lana zen kalamua zaintzea. Osasunaren aurkako delitua leporatu diete.
Horrez gain, lursailaren jabea ere ikertzen ari da Ertzaintza. 38 urteko gizona da.