Arrankudiaga izango da Urriko Martxaren bigarren geltokia

Txabi Alvarado Bañares 2018ko urr. 23a, 07:00
Txondor gaztetxean geratuko dira martxako partaideak. / Arrankudiaga-Zolloko Gazte Asanblada

Urriaren 27an igaroko da ibilaldia Aiaraldetik. Parte hartzeko bonoak Txondor gaztetxean eskuratu daitezke.

Urriaren 5etik 6ra ibilaldia egin zuten Areta, Amurrio, Orozko, Laudio, Urduña eta Amurrioko gazte asanbladek. Datorren asteburuan, aldiz, Arrankudiaga-Zolloko Asanbladaren txanda izango da. Hego Uribeko gazte asanbladek Urriko Martxa egingo dute ostiraletik igandera.

Larunbatean -urriak 27- geratuko da ibilaldia Arrankudiagan. Zeberiotik iritsiko dira gazteak eskualdera. Bidean Untzuetako gazteluari buruzko hitzaldia egingo dute.

Herrira iristean bazkalduko dute, eta hainbat tailer egingo dituzte arratsaldean: soinu ekipoarena, autodefentsarena eta bihurrikeriena. 21:30ean afalduko dute eta mikro-irekia egongo da gero.

Igandean Arrankudiaga atzean utzi eta Ugaorantz abiatuko dira. Arrigorriagan emango diote amaiera hiru egun iraungo duen egitasmoari. Egun baterako bonoak 10 euro balio ditu eta ibilaldi osokoak 25 euro. Txondor gaztetxean eskuratu daitezke tiketak.

Antolatzaileek prentsaurrekoa egin zuten irailean egitasmoaren nondik norakoen eta helburuen berri emateko:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide