5.400 euro eman dizkio Arrankudiaga-Zolloko Udalak Tafallakoari, uholdeengatik

Txabi Alvarado Bañares 2019ko aza. 19a, 23:00
Gaur goizean egin dute ekitaldia Tafallan. / Arrankudiaga-Zolloko Udala

Modu horretan eraman nahi dute bueltan hainbat tafallarrek 1983. urteko uholdeetan eskainitako laguntza. Gaur egin dute dirua emateko ekitaldia, Tafallan.

Tafalla inguruetan uholdeek eginiko kalteak konpontzera bideratuko da Arrankudiaga-Zolloko udal aurrekontuetan zehaztutako elkartasunezko ekintzetarako diru guztia, 5.400 euro guztira. Azaroko Udal Osoko Bilkuran hartu zuten erabakia, aho batez.

Gaur goizean emn diote diru-laguntza hori Tafallako alkateari. Ondorengo ordezkariek hartu dute parte Nafarroako herrian eginiko ekitaldian: Txutxi Ariznabarreta (alkatea), Itziar Duoandikoetxea (alkate ordea), Txomin Egiluz (1983an Arrankudiagako alkate zena) eta Josu Beaskoetxea eta Izaskun Barrenetxea (EAJko zinegotziak).

Erabaki honen atzean “historia  luzea” dago, Ariznabarretaren arabera. “1983ko uholdeek Arrankudiagan eta Zollon sortu zuten hondamendiaren erdian bi autobus agertu ziren Tafalla eta inguruko herrietako lagunekin eta gogor ekin zioten lanari zenbait egunetan zehar”, oroitu du alkateak, “horrez gain, Vitoriano Luzuriagako enpresako langileek egun bateko soldata (garai hartako 1.553.274 pezeta) bideratu zuten Arrankudiagako familia kaltetuei laguntzeko”. Horregatik erabaki dute honakoa une egokia zela elkartasun hori itzultzeko.

Argazki hauetan ikusi daitezke 1983ko uholdeen ostean Arrankudiaga-Zollora bertaratu ziren tafallarrak, auzolanean:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide