Maskara berrerabilgarriak banatu zizkien igandean Arrankudiaga eta Zolloko Udalak auzotar guztiei. Ohar batean adierazi dutenez, mila maskara eman dira, Ugaoko Merkatarien Elkarteak milaka ekoitzi eta udalari eskaini ostean. Hortaz, Ugaoko ekintza solidarioari esker izan dute aukera arrankudiagarrek maskara berrerabilgarriak izateko.
Maskarak etxez-etxe banatu zituzten Arrankudiaga-Zolloko boluntarioz osatutako zaintza sareko kideek, garbiketa eta erabilera arauak azaltzen dituen orri batekin batera. Ugaoko Merkatari eta Ostalari elkarteari eskerrak eman dizkie udalak, baita babes elementuen ekoizpenean parte hartu zuten boluntarioei era.