Construcciones Artzamendi enpresari esleitu dizkio udalak Oxinburuko kultura etxeko lanak

Aitor Aspuru Saez 2020ko urr. 1a, 16:00
Gaur goizean egin dute udalbatza. / Aiaraldea.eus

1.317.859,59 euroren truke gauzatuko dituzte Behark arkitektura estudioak egindako proiektua.

Gaur goizean onartu du Arrankudiaga-Zolloko Udalbatzak Oxinburu eraikineko obrak esleitzea, espazio hori kultura eta gizarte etxe bilakatzeko. EH Bildu koalizioaren aldeko bozkekin egin du aurrera proposamenak, EAJk bere jarrera historikoari eutsi baitio, aurkako botoa emanez.

Construcciones Artzamendi S.A. enpresak hartuko du bere gain Behark arkitektura estudioak egindako proiektua egikaritzeko ardura eta 1.317.859,59 euroko aurrekontua izango du horretarako.

Berez, uste baino gehiago luzatu da esleipen prozesua. Izan ere, lehen deialdian ez zuen enpresarik parte hartu eta gero udala bera harremanetan jarri zen hiru enpresekin. Zehazki, Arrankudiaga 99 S.L., Eiser ingeniaritza eta proiektua S.L. eta Construcciones Artzamendi S.A. sozietateekin jarri zen tokiko erakundea kontaktuan. 

Azkenean, prezioa oso estua zela argudiatuta, Artzamendik soilik aurkeztu zuen proiektua. Udalak 1.317.981,80 euroko muga ezarri zuen eta 1.317.859,59 euroko eskaintza egin zuen enpresak.

Txutxi Ariznabarretak adierazi dio Aiaraldea Hedabideari asmoa dela lanak udazkenean hastea eta abuzturako amaiturik egotea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide