Koronabirusaren 5 kasu berri atzeman ditu osasun sistema publikoak asteburuan Aiaraldean; bina Amurrion eta Arrankudiaga-Zollon eta bakarra Laudion.
Laudioko positiboa ostiralean izan zen. Larunbatean Amurrion egon zen beste bat. Azkenik, igandean 2 kutsatu baieztatu zituzten Arrankudiaga-Zollon eta beste bat Amurrion.
Nabarmentzekoa da atzoko bi positiboekin Arrankudiaga-Zolloko kopurua bikoiztu dela. Hala ere, 4 baino ez dira guztira udalerrian.
EAEn 1.032 gaixo berri erregistratu ditu Osakidetzak: 441 ostiralean, 319 larunbatean eta 272 igandean. Guztira, 22.210 PCR proba gauzatu dituzte. Herrialdeka, Araban 153 izan ziren positiboak, 486 Bizkaian eta 373 Gipuzkoan.
Gaurko egunari dagokionez, 245 herritar daude ospitaleratuak. Horietako 59k zaintza intentsiboen beharra daukate. Dena den, ratioa 0,92ra jaitsi da, aurreko egunetan 0,99an eta 0,94an egon ondoren.
Hauek dira eskualdeko kutsatuen kopuruak pandemia hasi zenetik kontatuta:
- Laudio: 277
- Amurrio: 182
- Aiara: 76
- Urduña: 70
- Okondo: 17
- Orozko: 35
- Artziniega: 37
- Arakaldo: 0
- Arrankudiaga-Zollo: 4
- Aiaraldea: 695