Irailaren amaieran sinatu zuten akordioa Arrankudiaga-Zolloko Udalak eta Iberdrola enpresak auto elektrikoen karga puntua ezartzeko Atxetan. Hilabete eta aste gutxi behar izan ditu enpresak azpiegitura instalatzeko, eta jadanik prest dago.
Edonola ere, Txutxi Ariznabarreta alkateak jakinarazi du baliabide elektriko hori ez dagoela oraindik indarrean, Industria Sailaren baimena behar baitu. Halaber, udal ordezkariak argitu du ez dakitela zenbat denbora beharko den hori jasotzeko.
Jarri den puntua erabiltzeko "Recarga Publica APP" beharrezkoa da, eta bi ibilgailuk egin dezakete aldi berean.