Elikagai bilketa abiatu du du Subete elkartasun biltegiak Arrankudiagan. Ekilore dendan jasoko dituzte elikagaiak, larunbatera arte. “Bertan dago behar diren elikagaien zerrenda”, zehaztu dute. Batu Elkarlaguntza Sarean dauden familien beharrak asetzea izango da bilketaren xedea.
Iaz sortu zen Batu Elkarlaguntza Sarea, gizarte arazoei “erantzun integrala” ematea helburu. Arrankudiagan ez ezik, Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, San Miguel, Zaratamo, Ugao eta Zeberion ere funtzionatuko du sareak, eta bi lan ildo nagusi ditu: etxebizitza eta elikadura.
Azken ildo hori sustatzeko sortu dute Subete elkartasun biltegia. Hainbat bilketa egin dituzte, eta “sistemak kolpatutako hainbat familiaren beharrak” asetzen dituzte horrela: