AZKEN ORDUKOA

Langile batek istripua izan du mendian, zuhaitza gainera erori ostean

Aitor Aspuru Saez 2021ko mar. 31a, 15:07
Hainbat larrialdi zerbitzu mobilizatu dira. / Arabako Foru Suhiltzaileak

Ertzaintzaren arabera, Orozkoko autopistaren ordainsaritik gertu jazo da istripua. Osakidetzako helikopteroak eraman du zauritua ospitalera.

14:00ak aldera izan da ezbeharra. Mendian lanean ari zen behargin baten gainean jausi da zuhaitza eta hankak apurtu dizkio, larrialdi zerbitzuek adierazi dutenez.

Aiarako eta Bizkaiko Suhiltzaileak, Ertzaintzaren helikoptero bat eta osasun larrialdien beste helikoptero bat bertaratu dira. Azkenean, suhiltzaileek kamioian eraman dute zauritua Osakidetzako helikopteroa zegoen larrera eta handik Galdakaoko ospitalera garraiatu dute.

Ertzaintzak istripua Orozkon kokatzen du hasieran, baina Arrankudiaga-Zollon izan da:

Duela urtebete baino gutxiago antzeko istripua gertatu zen Luiaondon eta 40 urteko zeberioko herritarra zendu zen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide