Matxinkorta Mendi Taldeak eta udalak antolatuta, Kanporamartxo eguna prestatu dute gaur Arrankudiaga eta Zollon. Mendi ibilaldiak izan dira nagusi goizean, zailtasun eta iraupen desberdinetako 2 zirkuitu prestatu dituzte horretarako. Goizean abiatu dira bi taldeak herriko plazatik, eta Pagobakarran elkartu dira ondoren.
Izan ere, Pagobakarran zuhaitzak landatu dituzte partaide guztien artean eguerdi aldera. Lainoak ez ditu kikildu herritarrak, eta hamarnaka lagun bildu dira ekimenera.
Argazkiak: Txomin Egiluz