Hainbat auzoetako bideak konpondu ditu Arrankudiaga-Zolloko Udalak. 41.689,41 euro bideratu ditu guztira lan horiek egitera. Bizkaiko Foru Aldundiak 26.903,14 euro jarri ditu, eta tokiko erakundeak jarri du gainontzeko dirua.
Bi gauzetan zentratu dira egin dituzten konponketak: zuloak kentzean eta bide-zoruak asfaltatzean.
78 bide Arrankudiagan, gehienak zoladurarik gabe
2020an egin zuten Arrankudiaga eta Zolloko bide publikoen inbentarioa. 78 bide erregistratu zituzten guztira. Horietako 30 errepideak ziren. Beste 48ak, aldiz, zoladurarik gabekoak ziren.