Aurrera doa Arrankudiaga-Zolloko Eskola Feminista. Maiatzaren 28an egin zuten lehenbiziko saioa frontoian. Jolas eta ipuin ez sexisten ikastaroa egon zen batetik, hezitzaile zein helduentzat; eta umeentzat jolas ez sexistak eskaini zituzten bestetik, frontoian.
Aisialdi jardueretan hezkidetza sustatzeko dinamikak eta irizpideak izango dituzte hizpide
Bigarren saioa datorren astelehenean izango da, ekainaren 20an. Hain zuzen, aisialdi jardueretan hezkidetza sustatzeko dinamikak eta irizpideak izango dituzte hizpide, udalekuei begira baloreen sustatzaile izateko, besteak beste. 18:00etan hasiko da saioa, Arrankudiagako Eskolan.
Bestalde, uztailaren 1ean sexu aniztasunaren inguruko jolasak eta flashmob grabaketa egingo dituzte herriko plazan, aurreratu dutenez. Maider Biritxinaga zinegotziak Aiaraldea Komunikabideari adierazi zionez proiektuaren aurkezpenean, "herriko elkarte eta taldeei formazioa eskaini nahi zaie berdintasunaren alorretik ere". Jarduera guztiak irekiak eta doakoak dira.